Are you the publisher? Claim or contact us about this channel


Embed this content in your HTML

Search

Report adult content:

click to rate:

Account: (login)

More Channels


Channel Catalog


    0 0


    El Día Internacional contra la Homofobia y la Transfobia (en inglés, International Day Against Homophobia and Transphobia, IDAHOT) se celebra el 17 de mayo para conmemorar la eliminación de la homosexualidad de la lista de enfermedades mentales por parte de la Asamblea General de la Organización Mundial de la Salud (OMS), lo que tuvo lugar el 17 de mayo de 1990. Su objetivo principal es el de coordinar todo tipo de acciones que sirvan para denunciar la discriminación de que son objeto las personas homosexuales, lesbianas, bisexuales y transexuales, y para hacer avanzar sus derechos en todo el mundo.


    LGBT son las siglas que designan colectivamente a Lesbianas, Gays, Bisexuales y personas Transgénero.


                                                              ----- ----------------------------------------


    Esther Díaz (Ituzaingó, provincia de Buenos Aires, 1939) filosofo argentinarra da saiakera pilo bat idatzi eta idazten dituena. Epistemologiaren eremuko bere ikerketatik etorria,  “epistemologia zabaldua” kontzeptua dugu, gizartearen eta politikaren esparrura zabaldua, hain zuzen ere.


    Filosofiaren ikuspegitik, modernitatearen eta modernitateondoko delakoaren berezitasunak aztertu ditu,  zenbait gai ere ikertuz eta jendeari zabalduz, adibidez, gaur egungo sexualitatearen kontuak.



    ESTHER DÍAZ FILOSOFOAREN ZENBAIT BAIEZTAPEN, HAUSNARKETA EGITEKO


    -          Sexualitatea ez da alua ala zakila edukitzearen kontua, biologiko hutsa gainditzen duen kontzeptua da eta gorputzaren “nahia”rekin zer ikusirik du: honela ulertuta, zenbait filosofo badaukagu gai honen ikerlari (Platon, XIX. mendean Schopenhauer, geroago Nietzsche, eta Freud, psikoanalisiaren testuinguruan).

    -          Sexua gizarte- boterearen adierazpen bezala aztertu ahal da, Foucault filosofoari jarraituz: modernitatearen hasieran, burgesek sexualitatearen higienea zaintzen zuten, nahia kontrolatuz, eta semealaba osasuntsuak izanik. Geroago, kontrol hau menpeko gizatalde osoetara pasatu zen, muntai industrialaren eta kapitalismo aldeko ekonomiaren beharra izango balitz bezala, sexuaren aipamenak ixileraziz, eta, kontraesanez, gai honi buruzko ikasketak eta sexu-nahia handiagotuz.

    -          Zeinetan ikusten da sexua boterearen tresna dela?


    Batbateko behapena: boteredunek sexua praktikatzeko aukera gehiago daukate


    Sexuari buruzko kontrola eta praktika batzuk debekatzea (adibidez, masturbazioa) erruaren sentimendua handitzen du, eta pertsona errudunak hobeto menperatzen dituzte gizatalde boteredunek.


    Sexua ere boterea da mesedeak eta emate bereziak lortzeko erabiltzen delako.


    Sexua boterea da bizitzaren joera oso indartsua delako eta semealabak izateko beharrezko baldintza dugulako, ekoizpenerako baliabideen jabeen kasuan, semealaba osasuntsuak izan behar ziren gurasoei prestigioa emateko.


    -          Generoa giza-eraikuntza da, eta gaur egun (herri batzuetan) legearen aldetik onartzen dira, eta teknologiaren bidez lortzen dira, gizonarena eta emakumearena baino sexualitate gehiago (transexualak, trabestiak, bi sexuak dituzten pertsonak baldintza horretan onartutakoak…). Pertsona bat zakila ala alua izanik jaio daiteke eta bere gorputza okertu egin dela sentitu ahal du, beste sexu baten partaidea sentitzen denez gero. Sexua gorputzaren alde hutsa izan ahal da, baina generoa pertsonak berak aukeratzen duen kontua dugu.



    -         Biobotereak sexualitatea darabil, gizartearen egitura patriarkalak sendotzeko. Kapitalismoak bioboterea behar izan zuen populazioa kontrolatzeko eta honi boteretsuen interesei buruz eraginkorrago eginarazteko. Adibidez, zientzia esperimental modernoa emakumea kanpoan utziz, baita ere beste gutxiengo sexual edo sozial batzuk, eraikitzen da, erlijio monoteistek “gizon bertutetsuaren” eredu bezala gizon zuri, tarteko adineko, jakintsu eta txukunaren paradigma darabilte.
           Kapitalismoak emakumeak (eta beste gutxiengo sexual edo sozial batzuk) menpekotasunera eramaten zituzten tradizioko zereginetara erbesteratu zituen. Eta sistema emankor ekonomikora asimilatu zituztenean, lantokietako lanpostu bat izan zuten, baina etxeko lana aurrera eramateko arduradunak izaten jarraitu zuten. Hau sexuaren boterearen adibide argia da (kasu honetan, jakina, maskulinoarena). Botere kapitalista, zientifiko, erlijioso eta familiartekoak matxista izaten jarraitzen du gure gizarteak arbasoen botere patriarkaletan finkatzen direlako,  familiak, eskolak, erlijioak, baita ere eredu mediatikoek, hartutako eta erreproduzituetan: emakumeem gorputz biluziak erakusten dira, gogo maskulinoa asetzen dutela pentsatzen delako, baina normalean ez dira ikusten gizonaren gorputza guztiz biluzik, minoritarioa izaten jarraitzen duen emakumeari plazerra  emango liokeenez gero.



    -          Garai honetan gure sexu nahiaren etapa berria bizitzen ari gara.  Sexu nahia “sekretuak” eta “debekuek” estimulatzen dutenez gero  (kasu batzuetan "perbertsio" deitutakoak ere bai ), gure garaian,  internetaren bidez bereziki, sexuarekiko zer ikusirik duen dena erakusten dute (lehenago erakutsi ezin zena), eta honegatik nahiaren maila bajuagoa nabari daiteke. Noski, sexua praktikatzen jarraituko dugu, baina beste eragingarri batzuk beharko ditugu, agian.



    -          Emakumearen arazoaz soilik arduratzeak ez du balio, gizartearen gailuak matxistak izaten jarraitzen badute, eta gainera, menderatuta egoteak ez du argitasunik bermatzen, zeren batzutan emakumeek beraiek eskema patriarkalak berrekoizten dituzte, umeekiko erlazionetan, adibidez: umeek berez nahi dituzten jostailuak aukeratzen ez dituztenean, adibidez, baizik eta eraikuntza sozialak agintzen duenean, arraren botere sexualaren zerbitzura.



     


    0 0




    Oporrak heltzear daude. Familiarekin denbora luzeago solasaldietan pasatzen dugu, harremanak  sakontzen dira eta horretarako hizkuntza dugu, besteak beste. Gainera, ikasturtean zehar landu dena praktikan jar daiteke.

    Nuestra experiencia como logopedas nos dice que el mejor regalo que podemos hacerle a un niño es ayudarlo a aprender a comunicarse y a entrar en contacto con su mundo. Sin embargo, todos y cada uno de nosotros hemos tenido que enfrentar la frustración y la dificultad de tratar de comunicarnos con un niño que, o no puede, o no quiere comunicarse, o al que es imposible entenderlo. Os proponemos unas pautas orientativas básicas a tener en cuenta para fomentar el uso del lenguaje oral de nuestros alumnos.

    • Hablarle despacio, pronunciando claramente las palabras y utilizando frases sencillas.
    • Hablarle a menudo de aquello que le interesa y de lo que compartimos con él.
    • Atender, escuchar y valorar todos los intentos comunicativos del niño y todos sus enunciados.
    • Adoptar una actitud positiva frente al niño, dedicando todos los días, un tiempo destinado a hablar  con él.
    • Reformular lo que el niño diga  ampliando su frase o formulándola en términos más "adultos" o más  complejos sintácticamente. 
    • Evitar, sobre todo en los primeras fases del desarrollo del lenguaje, la corrección directa ("así no se  dice","lo dices mal", etc.).
    Para una mayor profundización en la estimulación del lenguaje y la comunicación, os invitamos a conocer el material de Ayala Manolson, del centro Hanen: "Hablando...nos entendemos los dos" (una guía para padres sobre cómo ayudar a sus hijos a comunicarse). La fórmula que proponen es muy sencilla, se llama la fórmula 3a, y nos recuerda que debemos:
    • aceptar que nuestro hijo tome la iniciativa
    • adaptarnos para "compartir el momento"
    • agregar lenguaje y experiencia.








    0 0

    Irailaren 6an, ikastetxe publikoak zein itunpekoak deitu genituen Clara Campoamor zentro zibilkoan elkartzeko lehen hezkuntzako irakasleek Heziberri 2020k dakatzan nobedadeak ezagutzeko eta, batez ere, elkarlanean, eredu pedagogikoak zein dekretuak adierazten dituen metodologia eta programazioak praktikatzeko.

    Zeregin asko daude ikasturte hasieran baina, ikasleak zentroetan hasi baino lehen, aukera paregabea dugu lau ordutako saioa burutu ahal izateko, eta, batez ere, ahalik eta dozente gehiago bertaratu ahal izateko. Barakaldoko ikastetxe guztietako irakasleak hurbildu ziren, 220 lagun inguru. Horrek asko poztu gintuen eta eskerrak eman nahi dizkizuegu hurbildu zineten guztieei bai, eta zentroen zuzendaritza taldeei ere.



    Jardunaren lehen zatian, marko teorikoa jorratu genuen eredu pedagogikoa eta dekretuaren iturriak aztertuz. Aurrean dugun lana ez dela "hutsean" eraki behar azpimarratu genuen, urteak bait daramatzagu konpetentziak, metodologia eragileak edo errubrika hitzak eta kontzeptuak entzuten, ezagutzen eta, neurri batean, aplikatzen gure ikastetxeetan. Hale ere, dokumentu berriak irakurtzearen eta barneratzearen beharra funtzezkoa da. Zentzu horretan, taldekideekin trukatzea iritziak, iradokizunak eta abarrak tresna ezinhobea deritzogu klaustroetan hausnarketa sustatzeko eta komuneko oinarriak ezartzeko. Hiztegi komuna izatea abiapuntua izan daiteke eta, horretarako, Hezkuntza Departamentuko web orrian jarritako glosarioa lagungarria izan daiteke.

    Bestalde, saioa diseinatzen hasi ginenean, dinamikak erabitzea, hausnarketa sustatzea eta elkarlana helburutzat hartu genituen. Transmisio ereduak baztertu nahi baditugu ezinbestekoa da aholkulariok ere aktiboak diren eredu metodologikoak erabiltzea eskaintzen ditugun formazio-saioetan. Batzutan, eredu honek "desoreka" sor dezake. Eta desorekak onak dira eraldaketa sustatzeko, gure praktikak kolokan jartzeko eta, horren ondorioz, agian, praktika berriztatzeko erabakiak hartuko dira. Gainera, erabilitako dinamikak eta teknikak ikasgeletan edota irakasleen bileretan erabilgarriak izan daitezkeela pentsatzen dugu.

    Saioaren hasieran, prozedura ezarri genuen batzarrari etekina ateratzeko (seinalea adostu genuen talde-lana uzteko eta zetorren ataza burutu ahal izateko, adibidez). Banandutako post-it-etan, ideiak, galderak eta iruzkinak jartzeko konsigna eman genuen "foro analogikoa"n utz zitzaketela adieraziz.

    Ondoren, aurrezagutzak azalaratzeko, 1-2-4 teknika erabili genuen. Bigarren zatian, kafea eta gero,lauko taldeetan elkartu ziren eta unitate didaktikoaren edukiera, atalez atal, azaldu genuen adibideak eta ereduak ematen. Guk diseinatutako txantiloia bete zuten elkar lanean. Bazeramaileek taldekideen ekoizpenak partekatu zituzten eta bide batez, taldeetan sortutako ideiak "eramateko" aukera izan genuen guztiok. Bestalde, baliabideak ordenatzeko, lehenesteko eta gordetzeko baita zentroen ekoizpenak partekatzeko ere, sortu dugun Heziberri 2020 sitea aurkeztu genuen. Bertan, jardunaren aurkezpena, txantiloiak eta argazkietan eginiko dokumentazioa daude eskura.



    Amaitzeko, "artile sarea" sortu genuen saioaren gure azken xedea irudikatzeko: Barakaldoko lehen hezkuntzan aritzen diren irakasleen lan-sarea sortzeko gonbidapena luzatzea. Irakasle lana doitzearen erronkaren aurrean, kooperazioa eta eskuzabaltasuna izan daitezke (badira) arrakastaten gakoak. Baliabideak, praktika onak, zalantzak, eskaerak partekatzeko, Twitter-en hashtag  hau  #LHberriztatzen_ B04 zabaldu (eta erabiliko) dugu

    Elkarrizketak, elkar-lanak, ezagutza adierazi eta partekatzeak, hau da, guztion adimenak jokoan jartzeak lagunduko digu ikaste-irakaste prozesua egokitzen eta aberasten ikasleek, mende honetan, behar duten formazioa jaso ahal izateko.

    Twitter-en aurkituko gaituzue:

    @bertamares
    @susanalobela

    Bidaia hasi da...

    0 0
  • 09/19/16--01:30: IKT Heldutasun Eredua
  • Dakizunez, 2016-17 Ikasturtea antolatzeko ebazpenearen Anexoan eta 6. orrialdean, aipatzen da: “Horregatik, 2016-2017 ikasturtean, oraindik abiatuta ez duten ikastetxeek, Heldutasun Teknologikoko Ereduaren (IKT Heldutasuneko Eredua) OINARRIZKO maila lortzeko ekintzak bideratu beharko dituzte. Zonaldetako Berritzeguneek, aipaturiko zentroei, behar duten estrategia definitzen lagunduko diete, ikastetxe bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuz. Izan ere, hasierako diagnostikoa abiapuntu bezala hartuta, aholkularitza eta laguntza emango zaie zehazturiko helburuak lortzeko. Diagnostiko hori egiteko, ikastetxeek IKT Heldutasuneko Ereduaren aplikazio informatikoa erabiltzeko aukera izango dute, indarrean dagoen eranskinean[ii] oinarrituta baitago. Zonaldeko mintegietan parte-hartzea ere digitalizazio proiektuaren estrategia ezartzen lagungarria gertatuko zaie.”
     Aurkezpen honetan, IKT Heldutasun Eredua zertan datza azalten da
     Barakaldoko Berritzeguneak emango ditu pausu batzuk laguntza emateko, ikasturte honetan, mailarik ez duten ikastetxeek IKT Heldutasun Eredua-Lehenengo maila atera dezaten.

    "IKT Heldutasun Eredua" Mintegia hamabostero egingo da non ikstetxetako arduradunak bilduko dira.

     Arduradunaren edo arduradunen lana zera izango da:

    •  -urriaren amaierako aurre-auditoria egin ondoren Lakuara bidaliko den hobekuntza plan bat egitea. 
    •  -Ikastetxeko dokumentazioa digitalizatzea eta antolatzea. 
    •  -klaustrokideei prestakuntza ematea, behar bada. 
    • -IKT komisioarekin edo zuzendaritzarekin bultzatzea irakasleek eta ikasleek klaseetan IKTak erabil ditzaten. 
    •  -berritzeguneko hamabosteko mintegira joatea, bertan, auditoria pasatzeko item guztiak burutuko ditugu eta.

    0 0






    Gugan bego Imanol Urbieta. Gugan baitaude Mac Mikel eta Ranroberra eta Txiki, txiki, txikia eta Astoa ikusi nuen eta Behin betiko eta Jon Braun eta Txoria nintzela eta Kalera kalera... Eta zutik jarri zara, eta besoak gora, uztaia gora-gora lurretik zerura. Eta irribarre bat gelditu zaizu ezpainetan, gozamena gorputzean. Jira alde batera eta gero bestera ta behera, behera, behera, ta behera, behera bai, uztai barruan preso gelditu naiz orain. Imanol Urbieta esan, eta askatasun ahaire batek ukitu zaitu, hunkitu. Haurtzaroa territorio libre balitz bezala gogoratu duzu bat-batean, asko maite zaitut nik.
    Artista bat izan da Imanol Urbieta, musikari, sortzaile eta irakaslea. Maisua. Alaken, ala pikula tunbaire... xume bezain elegante, xinple bezain aberats, tinko, gozagarri bezain inteligente, koherente eta konprometitu. Haurrekin, haurrengan pentsatuz, haurrentzat egin du lan, maitasun handiz, sormen ikaragarriz. Errespendula pikula tunda...
    Engaiamenduak eraman zuen irakaskuntzara Imanol Urbieta (Zarautz, 1934). 60ko hamarkadan aurrezki kutxako lana utzi eta Salbatore Mitxelena ikastolan hasi zen eskolak ematen, Frantziskotarrek utzitako lokaletan eta garajeetan. Frankismo betean, euskaraz eta pedagogia aurrerazaleekin. Jolasa zuen bitarteko nagusi, bai baitzekien zeinen kontu serioa zen jolasa haurrentzat. Musika jolasa zen irakaslearentzat. Aitzindaria izan zen. Aurrean zituen umeen beharrei erantzuteko sortu zuen ikasmateriala, Xirula Mirula, Xixupika eta Lau katu eta danbor bat, eta Euskal Herri osoko milaka haurren soinu banda bilakatu da azken lau hamarkadatan. Kontxi Aizarna irakasle eta emaztea lagun, azkenak eman arte, sortu du, goxo-goxoro, isil-isilik, ningi ningi nin ningi ningi nin, gauean kantari, ningi ningi nin ningi ningi nin, izarrari. Eta orain, betikotu da. Onak ez du iraungitzen, eta gaurko haurrek betiko kantuekin jarraitzen dute gozatzen, ikasten, dantzatzen, hunkitzen, jolasten, abesten, bizitzen finean. Emozioak ez dira modaz pasatzen.
    Izan dira omenaldiak —2002an Andoni Egañak Luzea da bidea biografia idatzi zion, Gipuzkoako Aldundiak Abbadia saria eman zion 2007an, Durangoko Azokak Argizaiola 2010ean, 2013an musikariek Bakarrik eta libre diskoa egin zioten bertsioekin, 2014an Zarauzko ikastolaren omenaldia jaso zuen...— , eta etorriko dira gehiago, merezitakoak guztiak. Omenaldirik onena, irakasle bakoitzak bere gelan, bere ikastetxean egin diezaiokena, txiki, txiki, txikia, ikusten naiz kalean. Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen, txikia izanik... abestu, gozatu, jolastu, eta haur bakoitzak duen onena ateratzen laguntzea. Zer da bada, irakasle izatea?
    Eta hortxe, Imanol Urbieta, bakarrik eta libre badoa, bakarrik eta libre gaztea, poltsikoan eskuak, oinak arrastaka, luzea da bidea… beti arte Manolo!

    Hik hasi /albisteak

    0 0


    2016-2017 ikasturtean ere  "Eskolen arteko Lankidetza proiektuetan" parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dugu Berritzegune Nagusia-tik. Haur Hezkuntzatik hasita Bigarren Hezkuntzaraino dago aukera lankidetza proiektuetan jarduteko, hala nahi izanez gero.

    Proiektu hauek aproposak dira ikasleek  komunikazio konpetentziak, konpetentzia digitala, eta diziplina baitako konpetentzia oro jorratzeko modu eraginkorrean, geletan bertan edota beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan. Funtsean, ikasleek burututako lan produkzioak beste eskolekin eta familiekin elkarbanatuko dituzte sarean, erakuslehio aparta gertatuz euren motibaziorako.
    Izena eman ondoren, proiektuak adosteko aukera emango zaie parte-hartzaileei, beti ere, Berritzeguneen laguntza eskura izanik.

    Hauek dira  gure proposamenak:
    PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* LH1n ere bai)  
    ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua.
    GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua.  
                                                                 Sartu izena emateko formularioan
    HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.

    Eta Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatu nahi dizuegu: HH - LH - DBH-DBHOko ikastalde orori zuzendutako proiektuak garatu baitaitezke.

    Aurten bai !  Zabaldu zuen gelak eskolen arteko lankidetzari, eta eman aire berria zuen jardunari !

    0 0

     HH JARDUNALDIA. 

    "LORIS MALAGUZZIren PENTSAMENDUA ETA OBRA" 

    ALFREDO HOYUELOSen eskutik.

    Santurtzin 2016ko urriaren 1ean.

    Dakizuenez, urriaren 1ean Santurtzin, HH jardunaldia izan genuen. Hitzaldia Alfredo Hoyuelosek eman zuen. Loris Malaguzziren pentsamendua eta obra pedagogikoa, Reggio Emiliaren filosofia eta Iruñako Haur Eskolako egoera azaldu zuen. Bikaina egon zen!
    Hona hemen hitzaldiaren eskema visual thinking erara:

                               

    Aste honetan ere, Loris Magaluzziren pentsamenduari buruzko beste jardunaldi bat ospatuko da:
    Urriaren 15ean EHUren Bizkaia Aretoan. Izena emateko esteka uzten dizuet.




    0 0

    Atzo goizean CEIP Ibaibe HLHIn egon naiz, hamabostero egoten naizen bezala, baina helduen ikaskom batzarrean egon beharrean, ikasturte honetako lehen ikasleen asanbladan.

    Oso esperientzia ona izan dela aitortu nahi dut. Lehen bilera honetan ikasle eta irakasle berriak zeuden batzarrean eta gainera berritzeguneko aholkularia hurlbiltzea ... Ba, esan behar dut ikasleak zein irakasleak harrera ezinbobea egin didatela.

    Ikastetxean astero izaten dituzten ikasgeletako asanbladetan hainbat gai jorratzen dira eta hilero egiten diren ikasleen asanblada orokor honetan ikasmaila bakoitzeko bi ikasle ordezkari bertaratzen dira (1.mailatik 6. mailara). Irakasleen partetik, ikaskom batzordean daudenak ere egoten dira, zuzendaria eta ikasburua barne. Ikasburuak aldez aurretik jaso eta landutako gaiordena jarraitzen du, bileran moderatzaile lana eginez. 


    Gai zerrendako puntuak jorratu eta ikasleek han erabakitakoa idazten dute informazioa geletan partekatzeko: aurtengo araua, nola bideratu salatu beharreko jarrerak... azaltzen da. Kontuan hartzen da ikasleen adina eta lehen eta bigarren mailetakoek ulertu eta idatzi arte itxaroten dira errespetuz.

    Aurteko ikasgeletako elkarbizitza koadernoak banandu dira baita erabilera azaldu ere.

    Hau guztia primerako izan arren, azken puntua izan da aipagarriena. Txandaka geletan jasotako kezkak eta problemak azalaratu dituzte ikasleek. Ikasle gehienek ekarpenak egin dituzte, helduek adi entzun dute eta guztion artean proposamenak egin dituzte. 

    Planteamendu hauek oso emankorrak direla pentsatzen dut, ahotsa ikasleei ematen zaielako, arazoetaz pentsatzeko eta akordioak hartzen eta betetzen ikasten dutelako, irakasleek ikasleen argudioak eta kezkak entzun eta bideratzeko laguntza eman dezaketeelako eta, bide honetan, benetako hezkuntza komunitatea osotzen delako.

    Barakaldoko eskola batzuetan egiten dela dakidanez, hurrengo batez ea gonbidatzen nauten.:)

    0 0

    Urriaren 25ean PBL (proiektuen bidezko lana) ikastaro/mintegiko lehen saioa izango dugu Barakaldoko berritzegunean.

    Badakigu ikasturtea hasi denetik lanez gainezka daudela ikastetxeak: bekak, Urteko Plana...

    Zereginen artean, irakasleek ere programazioak berriztatzeari ekin diote. Irailaren 6an, Heziberri saioan, jorratu genuen unitate didaktiko baten garapena urratsez urrats eta adibideak ematen. Antolatzaile grafikoa ere luzatu genizuen baliagarria izango zelakoan. Horretaz gain, hori guztia biltzen duen SITEA ere aurkeztu genuen.

    Azken astean galdetu digute arazo-egoera baten inguruko unitate didaktikoa nola egin. Ba, erantzuna PBL ikastaroan duzue, hain zuzen. Heziberri saioan azaldu genuen bezala, arazo-egoera edo erronka PBLen bidezko unitate didaktikoaren abiapuntua da.

    Beraz, zuzendaritza taldeei esan genien bezala, lehen hezkuntzako irakasleei (tutoreei, batez ere) gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzen datorren astean hasiko den ikastaroan. Bertaratzen direnek beraien ikastetxearen lantaldeekin batera apurka apurka berriztatze horrek ekartzen dituen aldaketak ulertuko dituzte eta praktikan jarriko dute.

    Bestalde, gure praktika doitzeko beharrezkoa da norabanako konpromisua: sekuentzia/unitate didaktikoa diseinatzearena eta zuen ikasleekin aurrera eramatearena. Bi osagaiak ezinbestekoak dira formazio eraginkorra lortzeko.

    Bideo labur hau, gazteleraz, uzten dizuegu gakoak ezagutzeko:



    Helbide honetan duzue izena emateko inskripzio orria.

    0 0

    "Euskara ardatz eta ikasle eleaniztunak helburu dituen ikastetxearen Hizkuntza Proiektua (IHiP)

    Zeintzuk dira gaur egungo eskolaren ezaugarriak, betekizunak eta erronkak?
    Nola egin lan euskara H2 duten ikasleek euskarazko gaitasun egokia gara dezaten?
    Hizkuntzen Trataera Integratua (bateratua eta dibertsifikatua) IHiPn
    Hizkuntzaen Trataera Integrala (arloetako edukien eta hizkuntza alderdien programazio bateratua)

    Hizkuntza minorizatu batean ikasten eta irakasten ari gara eta , gainera, euskarak oso hizkuntza indartsuak ditu bere inguruan. Horren aurrean,  gure ikasleek euskararen alde hautua egin dezaten, zer egin ahal dugu?




    Vicent Pascual Granell (Institut d´Estudis Catalans, IEC)

    0 0
  • 11/01/16--15:27: ARBELA 48

  • 0 0
  • 11/23/16--04:18: Azaroaren 25ean

  • Egun honetan emakumearen aurkako bortizkeria gogorazten da.


    Bortizkeri hau bada prozesu bat gero eta txarrago bihurtzen dena: hots, bada prozesu bat gelditu behar dena, gelditu behar duguna, gero eta baliabide gehiago dagoelarik.


    



















    0 0

    Martxoaren 14an eta 21ean "Heziberri 2020 Haur Hezkuntzan" formazioa izan genuen Barakaldoko Berritzeguenan, Berritzegune Nagusiko Haur Hezkuntzako aholkuraria den Nere Indaren eskutik.


    Formazioaren helburu nagusiak hauexek izan ziren:

    • Heziberri 2020 Haur Hezkuntzako markoa ezagutzea.
    • Hezitzaileon eskuhartzeaz hausnarketa egitea.
    Bi saio hauetan Haur Hezkuntzako curriculumaren ideia nagusiak eta nobedadeak jorratu ziren: arazo-egoera, konpetentziak, ebaluazioa, espazioak, metodologiak, inklusioa, difusioa,... Taldeka lanean aritu ginen.


     

     Egun bakoitzean,70 lagun inguru hurbildu ziren formaziora.Landutako materiala eta Nere Indaren aurkezpenak eskura jartzen ditugu:
    • Aurkezpenak:



    Barakaldoko Berritzeguneko HH-LH aholkulariok bene-benetan eskertzen dizugu!
    Mila esker eta hurrengora arte!




    0 0



    EMAKUME LANGILEAREN EGUNA

    Garai hartako zenbait emakumeri esker, emakume guztioi gizartearen eta lanpostuen ateak irekitzen joaten zitzaizkigun, gaurko egoera orekatuagora heldu arte.   

    DE REGLAS, NORMAS...


    Esther Díaz filosofoaren irizpidez, gaur egungo gizartean badago egitura menperatzaile bat, gizon agintari askok jarraitzen dutenak, baita zenbait emakume agintarik ere (nahiz eta emakumeak gutxiago izan).

    Garrantzitsuena ez da besteon aurreko jarrera boterea mantendu edo indartu behar izateagatik edukitzea, baizik eta aurretiazko erregelak edo arauak kontuan izanik, arrazoinamenduaren bidezko argudioak aurrera eramatea eta sakonki defendatzea

    Arrazoiaren zein gizakiaren edo gizartearen onuraren zerbitzutan boterea jartzea ere oso interesgarria edo derrigorrezkoa da
    Ikus-entzun komunikabideak jarrera kritikoaz aztertu behar dira, orain, teknologia berrien garaian,  ahalik eta gehien.
    Ez da komenigarria denborarik galtzea: heriotzaren harantz, POLIS- ek TELEPOLIS kontrolatzen du, kontrolatu behar du, eta dena ordenatzen du berriro, berrordenatzen du, ... aldi batez eta besteaz, aldi batez eta besteaz...betiko retorno edo bueltaren moduan (ikusi:
    Platón, Aristóteles eta Nietzsche) 
















    Mila esker

    0 0
  • 03/29/17--10:00: Article 1
  • http://b04.berritzeguneak.net/es/inscripcion.php?codigo=1670B04C27


    0 0



    https://drive.google.com/open?id=0Bx9l60yaZUvLeXRXWFNjZGpFUk0


    0 0

    Otsailaren 13tik 16ra SestaokoBerritzeguneak XVIII.Matematikajardunaldiak antolatuzituen.
    Otsailaren 13-14an Lehen Hezkuntzarako zuzenduta egon ziren Portugaleteko Santa Clara Kulturtegian, eta 15-16an D.B.H.rako Portugaleteko UNEDean.
    Ponentea Ángel Alsina Pastells izan zen. Bera Matematikaren Didaktika irakaslea da GironakoUnibertsitatean


    "Matematika konpetentziatik alfabetatze estatistikora, probalitatezkora eta aljebraikora, Haur  eta Lehen Hezkuntzan" gaia jorratu genuen.
    Saioak ongi nabarmenduriko hiru atal izan zituen:
    • Nola bultzatu matematikarako konpetentzia ikasgelan?
    • Estatistika eta probabilitatearen didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan.
    • Algebraren didaktika (pre-álgebra) Haur eta Lehen Hezkuntzan.
    Hauexek dira Angel Alsinak aipatu zituen konpetentzia matematika garatzeko faseak:
    • Fase 1: Matematización del contexto:Partiendo de los intereses y motivaciones del alumnado, les planteamos un reto o problema que han de resolver y, planificamos qué contenidos curriculares vamos a trabajar y a través de qué procesos. La clave está en ver la figura del docente como un guía o acompañante que sea capaz de plantearles buenas preguntas que les inciten a la investigación.
    • Fase 2: Trabajo previo en el aula:Partiendo de un reto, conflicto o problema, debemos recoger los conocimientos previos y experiencias de nuestro alumnado y a través del dialogo, pactar el trabajo a desempeñar.
    • Fase 3: Trabajo en el contexto:los alumnos usan las matemáticas en el contexto de aprendizaje elegido y lo  documentan. El maestro guía el trabajo que van realizando utilizando "buenas preguntas".
    • Fase 4: Trabajo posterior en el aula: se establece un dialogo con el alumnado para que comuniquen todo lo que han aprendido y se representa gráficamente el trabajo realizado en contexto. Si no hay representación no hay comprensión.
    • Fase 5: Formalización de los aprendizajes:expresar simbólicamente los aprendizajes realizados, con lenguaje matemático cada vez más preciso.
    Jardunaldiak grabatu ziren eta youtubean eskura dituzue. Hemen uzten dizuegu jardunaldien hasiera:




    Martxoaren 30ean,BarakaldokoLarreaIkastetxean, Alsinak emandako informazioaz, Klaustro osorako, Pilar Camarak eta biok emandako saioaren aurkezpena ere ondorengo estekan duzue:  


      Baliabide gehiago:






      0 0
      0 0
    • 06/20/17--10:20: Arbela 49

    • 0 0
    • 10/29/17--17:02: MINTEGIAK 2017/2018

    • Mintegien zerrenda zabaltzen dugu. Eta urtero egiten dugun moduan, gogoratu nahi dizugu izena eman behar duzula. Lana errazteko Mintegi koadro batean idatzi ditugu guztiak. Kurtsoan zehar puntualki egingo ditugun ikastaroak ere orri honetan publikatuko ditugu (goian, iragarki gisa). Izena sakatuz gero inskripzio orrira joango zara. Ez ahaztu datu guztiak bete ondoren “Bidali” botoia sakatzea, bestela ez dugu zure inskripzioa jasoko. Hala eta guztiz ere, egun batzuk pasa ondoren, begiratu ea zure izena onartuen zerrendetan agertzen den. Duda edo problemaren bat badaukazu, bidal iezaguzu mezu edo iruzkin bat.


      Publicamos la lista de Seminarios. Y como todos los años, queremos recordarte que debes inscribirte. Para facilitar el trabajo hemos escrito todos los Seminarios en un cuadro. Los cursos puntuales que haremos a lo largo del curso también los publicaremos en esta hoja (arriba, a modo de anuncio).  Pulsando sobre el nombre, irás a la hoja de inscripción. No olvides pulsar el botón de “Enviar” una vez hayas completado todos los datos, si no no recibiremos tu inscripción. Aún así, pasados unos días, comprueba si tu nombre aparece en el listado de admitidos/as. Si tienes alguna duda o problema, mándanos un mensaje o comentario.


      HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK
      ANIZTASUNARI ERANTZUNA
      CURRICULUM GARAPENA
      IKT ETA ESKOLA 2.0
      Google Classroom: ikasgelako arloen kudeaketa sistema
      HIZKUNTZA PROZESUAK

      Hizkuntza Proiekturako mintegia
      HIZKUNTZA NORMALKUNTZA


      ELKARBIZITZA

      31. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK



      0 0
    • 11/02/17--17:30: Article 1
    • https://bgune0431jp.blogspot.com.es/p/blog-page_16.html



      0 0



      Emakumearen kontra bortizkeria erauzteko gizartearen kanpainak oso ondo daude, baina efektu puntuala izan ohi dute. Hau HEZIKETAREN bitartez soilik konpon daitekeen arazoa da.



      Helburuak:


      ·         Irakasleekin eta ikasleekin indarkeria sexistarekin zerikusia duten eguneroko
      interakzioei eta egoerei buruz gogoeta egitea.

      ·         Lekukoen paperari buruz sentsibilizatzea.

      ·         Genero-indarkeria prebenitzea

      ·         Azaroak 25ean, hezkuntza komunitate osoaren erantzun trinkoa ikustaraztea
      indarkeria sexistaren kontra.

       


      0 0









          “Berdintasuna eraikitzen dugu”  da Hezkuntza Sailak ateratako proposamen didaktikoaren izenburua. Proposamen honen helburuak honakoak ditugu:


      ·         Zaintza eta etxeko lanak zeinek betetzen dituen ohartu, arreta horretan jarriz,

      elkarrerantzukizunez jokatzen den jakiteko.

      ·         Feminizatuta edo maskulinizatuta dauden ogibideetaz ohartzea, hauek aztertuz,

      egoera diskriminatzaileak direla konturatzeko.

      ·         Jarrera aldaketak sustatu elkarrerantzukizunean oinarritutako harremanak ezarri

      ditzaten.

      ·         Lan erreproduktiboa ezinbestekoa dela baloratu gizartea garatzeko.

      ·         Pertsonek betetzen ditugun espazioak zein ogibideek generorik ote duten

      hausnartu, genero estereotipoek aukera askatasuna mugatzen dutela ohartzeko.



      ·         Visibilizar el trabajo doméstico y de cuidado para valorarlo y entender que son

      tareas para compartir entre hombres y mujeres.

      ·         Reflexionar sobre las profesiones feminizadas y masculinizadas para

      comprender que son realidades discriminatorias.

      ·         Promover el cambio de actitudes para establecer relaciones basadas en la

      corresponsabilidad.

      ·         Valorar el trabajo reproductivo como trabajo necesario para el funcionamiento

      de la sociedad.

      ·         Reflexionar acerca de los distintos espacios públicos y privados que ocupan las

      personas para reconocer cómo los estereotipos obstaculizan la libertad de

      elección.




      Helburu hauei jarraituz, zenbait jarduera eta ebaluziorako irizpideak ere proposatzen dira LH eta DBHko ikasleekin lantzeko. 

      En relación con estos objetivos, se proponen también varias actividades y criterios de evaluación para trabajarlos con los alumn@s de Primaria y de Secundaria.

      0 0




      L: lesbiana
      G: gay
      B: bisexual
      T: transexual, transgénero, travesti
      I:  intersexual
      Q: queer, sin clasificar


           Borgesek esan zuenez, “dena dago Platon-engan eta Aristoteles-engan”, hain bikaina izan ziren filosofo hauen emaitzak giza-pentsamendurako. Eta, egia esan, idiosinkrasiei begiratzen badiegu, agian esan daiteke emakumearen portaera Platon-engandik hurbilagoa dela (“barnetik” behatzea mundua) eta gizonaren portaera Aristoteles-engandik gehiago ekarria (“kanpotik” behatzea mundua), nahiz eta, edozein eredu albora utzita, nork bere nortasuna sortu, nahi izango duen moduan, zeren hauxe baita, azken finean, pertsonaren askatasuna lortzea. 

      Gure mintegietan eta ikastaroetan sexu- desberdintasunaren inguruan beti eztabaida interesgarriak pizten dira, intimitate sakona konprometituta dago eta (badira eztabaidak, Europan bertan ere, leku hurbila aipatzeagatik, sortu direnak). Horrela, maiz agertzen dira zalantzak eta galderak:

      -          “Pertsona guztiekin tratu igualitarioa defendatu arren, emakume baten eta gizon baten arteko harremanak (emakume libre baten eta gizon libre baten artean gertatzen direnak, ulertuta, noski) “funtsezko erlazioa” betetzen dutela esan daiteke?...”
      -          “ Ni transexuala naiz, eta nire bizitzarako askatasunaren pareko baldintzaketa begirunea nahi ditut…”
      -          “Ni heterosexuala naiz, beste aukerako sexu portaerak errespetatzen ditut, baina molestatzen nau “heterosexualitate normatibizatuaren” partaidea naizela beste  batzuek esaten dutenean, ni talde batean inskribatuz…”

      -          Etab.: badira, soilik, sortzen diren eztabaida hauen agerpen gutxi batzuk.

      Hezkuntza Sailak sexu desberdintasunaren gaian sakondu du, ikastetxeetan aztertzea bultzatu du,  eta ikasturte honetan lantzeko LGBTenganako bullying-aren aurkako ikastunitate bat proposatu du, non berebiziko garrantzia hartzen baitute ikasle lekukoek. 

      Avanzar en la legitimación de la diversidad y libertad sexual es el camino para ampliar la libertad personal en esta materia, la propia y la de los demás. El tema de dedicación elegido este año es: solidaridad y alianzas.



      0 0
    • 06/13/18--05:44: Article 0
    • 2018ko EUSKARA PIZTUZ




      2018ko Euskara Piztuz ekitaldietan bertsoak entzun ditugu, antzezlanak ikusi, kantak entzun eta hamaika gehiago… eta denak gure Barakaldoko ikasleentzat zuzenduta. Hau poza!



       Argazkian ikusten dena baino gehiago dago: proposamenak adostu, bilerak egin, udaletxekoekin bildu, laguntzak eskatu, antolatu eta bukatzeko… eskolako inplikazioa lortu!

      ZORIONAK!