Are you the publisher? Claim or contact us about this channel


Embed this content in your HTML

Search

Report adult content:

click to rate:

Account: (login)

More Channels


Channel Catalog


older | 1 | 2 | 3 | (Page 4) | 5 | 6 | newer

    0 0

    Mintegiak15-16 Mintegien zerrenda zabaltzen dugu. Eta urtero egiten dugun moduan, gogoratu nahi dizugu izena eman behar duzula. Lana errazteko Mintegi koadro batean idatzi ditugu guztiak. Kurtsoan zehar puntualki egingo ditugun ikastaroak ere orri honetan publikatuko ditugu (goian, iragarki gisa). Izena sakatuz gero inskripzio orrira joango zara. Ez ahaztu datu guztiak bete ondoren “Bidali” botoia sakatzea, bestela ez dugu zure inskripzioa jasoko. Hala eta guztiz ere, egun batzuk pasa ondoren, begiratu ea zure izena onartuen zerrendetan agertzen den. Duda edo problemaren bat badaukazu, bidal iezaguzu mezu edo iruzkin bat.

    Publicamos la lista de Seminarios. Y como todos los años, queremos recordarte que debes inscribirte. Para facilitar el trabajo hemos escrito todos los Seminarios en un cuadro. Los cursos puntuales que haremos a lo largo del curso también los publicaremos en esta hoja (arriba, a modo de anuncio).  Pulsando sobre el nombre, irás a la hoja de inscripción. No olvides pulsar el botón de “Enviar” una vez hayas completado todos los datos, si no no recibiremos tu inscripción. Aún así, pasados unos días, comprueba si tu nombre aparece en el listado de admitidos/as. Si tienes alguna duda o problema, mándanos un mensaje o comentario.

    HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK
    IKT AHOLKULARITZA
    HIZKUNTZA NORMALKUNTZA AHOLKULARITZA
    BIGARREN HEZKUNTZA
    Hezkidetza
    ZUZENDARITZA
    OROKORRA


    0 0
  • 09/10/15--01:12: Lankidetza Proiektuak
  •  

    Ikasturte berri honetan ere Eskolen arteko Lankidetza proiektuetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuegu Berritzegune Nagusiko kideok.

    Haur Hezkuntzatik hasita Bigarren Hezkuntzaraino, etapa guztiek duzue Lankidetza proiekturen batean sartzeko aukera, hala nahi izanez gero.

     

    Besteak beste, Hizkuntza Gaitasun Komunikatiboa, Konpetentzia Digitala, eta  konpetentzia oro, modu eraginkorrean jorratzeko aproposak dira proiektu hauek.

    Geletan bertan eta beste eskoletako ikasleekin modu kolaboratiboan garatuko dira.

     

    Azken batean, ikasgeletan burututako lan produkzioak beste eskoletako kideekin eta familiekin elkarbanatuko dituzue sarean, erakuslehio aparta gertatuz ikasleen  motibaziorako.

     

    Hauek dira  gure proposamenak:

     

    PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* LH1n ere bai) 

     Sartu izena emateko formularioan

     

    ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua. 

    Sartu izena emateko formularioan

    GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua. 

                                                                  Sartu izena emateko formularioan

    HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.

    Sartu izena emateko formularioan

     

    Izena eman ondoren, aurkezpen bileretarako deialdiak jasoko zenituzkete, bertan partehartzaileok elkar ezagutu eta proiektuak adostu ahal izango duzue, beti ere, Berritzeguneen laguntza eskura duzuelarik.

     

    Eta Europako beste herrialdetako eskolekin lankidetzan jardun nahi izanez gero, eTwinning komunitatean parte hartzea proposatu nahi dizuegu: HH - LH - DBHko ikastalde orori zuzendutako proiektuak burutu baitaitezke.

     


     

    Argibide gehiago lankidetza20@gmail.com 



    0 0

    Ulibarri programan dauden ikastetxeek aukera izan dute goiz osoko formazioa jasotzeko. Bi saio izan dira.

    1. "Heziketa soziolinguistikoa lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan: Aniztasuna, erabilera eta jarrerak"

    Hizlaria: Carma Junyent (Hizkuntzalaria, Bartzelonako Unibertsitatea)





    Hizkuntza aniztasunari eta gure inguruko hizkuntza-erabilerari buruz hausnarketa egitea, eta pertsonen, gizarte-taldeen eta hizkuntzen artean ematen diren harremanez (identifikazio-, botere-,elkartasun-harremanez...) jabetzea, ikasgelan egin daitekeen lan aberesgarriak dira.
    Hizkuntza aniztasunaren ezagutza gutxietsia egon da, irakaskuntzan, oro har eta batez ere Lehen eta Bigarren Hezkuntzan; gai hauek lantzeak ikasleei beraien ezagutzak eta gaitasunak areagotzeko aukera asko zabaltzen dien arren.
     Saioan Carmak ikasgeletan egiteko moduko jarduera batzuk aztertu ditu. Jarduera horiek ezagutza eta hausnarketa bultzatzea dute helburu: hizkuntzei buruz, ikasleen inguruko aniztasun linguistikoaz, hizkuntzen erabileraz eta hizkuntza jarrerez.
    Aniztasuna eskolan edo auzoan behatu daiteke eta onomastika eta mailegatutako hitzen bidez landu daiteke. gaur egun erkidegoan 100 hizkuntza inguru ditugu eta horrek merezi du irakasleen hausnarketa.
    Hizkuntza erabilera aztertu daiteke, ikasleen adinaren arabera, familiaren inguran, komunitatean edo komunikabideetan zentratuta.
    Horretaz gain, hizkuntza aldaera ezberdin erabilerari buruz edo hizkuntza bizitasunaren hautemateari buruzko hausnarketa ere egin daiteke.
    Jarrerei dagokionez, aurreiritziak alde batera uztea da helburua, beste hizkuntzarekiko errespetua areagotzeko eta bakoitzaren hizkuntzarekiko lotura (atxikimendua) handitzeko.

    2. Mahai-ingurua: "Nola landu hizkuntza jarrerak ikastetxeetan; ikasleekin ez ezik..."
             
    Partaideak:

    -Jaunjo Ruiz (EMUN). TELP tailerrak: euskararen erabilera erosoa lortze aldera, hizkuntza jokaera asertiboan trebatzeko, ikastetxeetan DBHko ikasleekin eta irakasleekin landu ditu.
    -Maite Asensio (URTXINTXA). HJezHiz programa: Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa, hizkuntzarekiko jarrerak lantzean oinarritutakoa, LHko zein DBHko gaztetxoei zuzendutakoa.
    -Iñaki Eizmendi (EBETE). Ikasleen Hizkuntza Jarrera eta Jokabideetan aholkularitza eta prestakuntza lanak ikasleekin, irakasleekin eta familiekin Lehen eta Bigarren  Hezkuntzako ikastetxeetan.
    -Esther Mugertza (NAFARROAKO GOBERNUKO EUSKARA ATALA). MSB (Motibazioa Sustatzeko Baliabideak) bolga: DBHko ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzeko jarduera bilduma.

     http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/

    Argi dago gaur egungo ikasleria zein irakasleriarekin jarrera linguistikoak landu behar direla, ikasleen emozioak, ikasleen aniztasun linguistikoa, motibazioa... Mahi-inguruko partaide bakoitzak nola bideratzen duen aipatutako gaia azaldu zuen.

    Laster Ulibarrin bideo batzuk jarriko ditugu.





    0 0
  • 10/24/15--15:04: Arbela 47

  • 0 0






    2014-2015.eko ikasturtean Antonio Trueba BHI-ko 3. DBHeko ikasleek parte izan dute Europako eLearning Programa  eTwinning Plataforma intereskolarren barruan. “Los Misterios del Bosque” deritzon on-line proiektuan beste bi ikastetxekin batera (IES Leopoldo Queipo, Melillan, eta Oleksandria school n9, Ukranian) egin dute lan. Proiektu honetan, aipatutako ikastetxeek beraien herrietan naturarekin lotuta dauden leiendak eta mitología konparatu dituzte, eta konturatu dira bai desberdintasunak baita berdintasunak ere badaudela. Barakaldoko ikasleek Melillako eta Ukraniako leiendak landu dituzte eta gainontzeko ikastetxetan besteen leiendei buruzko ekintzak egin dituzte. Emaitzak komik moduan azaldu dira (Pixton programari esker) eta publikoak dira plataforma berezi batean (Twinspace-an: 
    Kulturen arteko lana bultzatzeko, Antonio Truebako 3.DBHko ikasleek Ukraniako eta Melillako istorioak 1-DBH-ko ikasleei irakurri eta aurkeztu dizkiete. Ekintza hori grabatu zen eta bi bideo atera ziren (bai Twinspacean batia youtuben ere ikus daitezke).

    Lan hauetan eduki eta gaitasun desberdinek tratamendu zeharkakoa izan dute (IKT, Natura, Gaztelania, Literatura, Plastika, Informatika) eta lan kooperatiboari garrantzia eman diogu. Batez ere, ikasleen arteko irakasteko ekintzetan (pertsona berdinen arteko ikastea).

    Proiektuaren helburak, edukiak eta emaitzak hain onak izan direnez eTwinning SNA-k (Estatuto Laguntza Serbitzua) Quality Label ziurtagiria eman diete hiru ikastetxeei, hori dela medio, hurrengo Estatuko Sarirako hautagaiak izango dira.




    0 0



    El Proyecto Ikanos es una iniciativa del Gobierno Vasco, desde la Dirección de Emprendimiento, Innovación y Competitividad que pretende impulsar la Sociedad de la Información y el Conocimiento en la sociedad vasca consiguiendo desarrollar una sociedad competente, altamente responsable y participativa y que sea usuaria de servicios digitales.

    Pretende trasladar a Euskadi el marco de competencias digitales promoviendo la alfabetizacion digital, acercando el concepto de competencia digital y facilitando cambios en los perfiles competenciales y sistemas formativos.

    Para ello toma como referencia el Proyecto DIGCOMP de la Comisión europea liderado por Anusca Ferrari con el objetivo de identificar las habilidades, actitudes y conocimientos necesarios para ser competente digitalmente.

    Y donde se establecen 5 areas de competencia:

    -Información
    -Comunicación.
    -Creación de contenidos.
    -Seguridad.
    -Resolución de problemas

    Ikanos, con su herramienta de autodiagnóstico, pretende ayudar a la ciudadanía en general a identificar su perfil digital teniendo en cuenta su competencia digital, su potencial desarrollo y su bagaje formativo.

    El test de autodiagnóstico se puede hacer de forma individual o dentro de un colectivo o centro, obteniendose una fotografía de la situación que tiene el personal de un centro determinado.

    Queda pendiente la adaptación al mundo educativo, que se ha prometido que llegará pronto, mientras tanto es un punto de partida válido.


    0 0
  • 11/18/15--03:57: Article 7
  • AZAROAK 25: EMAKUMEARENGANAKO BORTIZKERIAREN AURKAKO OSPAKIZUNA

    Datorren 25ean emakumeenganako bortizkeriaren aurkako eguna da eta ospakizun honek bere sinboloa dauka: puntu lila delakoa, eguneroko bizitzaren ekintza desberdinetan erabili ahal dena.


    Sexuen arteko oreka edo aukeren berdintasuna lortzeko ibilbide edo prozesu historikoan, emakumeek aurrerapen handia lortu dute, aurreko gertaera garrantzitsuak zein aitzindariak albora utzita, XX mendean zehar jarraian gaurkotasunera arte, batez ere munduaren mendebaldean. Hala ere, senar edo bikoteko ohiek, edo oraingoek, ezarritako heriotza ugarik ia egunero ustekabean harrapatzen gaituzte, zenbait emakume zaurituta (ariman eta gorputzean) edo erremediorik gabe hilda geratzen zaizkigularik: Hau arrazoigabekeria, jasanezina!

    "Maitasuna", gai bezala, bada Filosofiaren gai funtsezkoenetariko bat (nahita esanda, bihar izango da Filosofiaren Munduko eguna, azaroaren hirugarren ostegunean). Ez dira "amodiozko sentimenduak edo emozioak" orain aipatu nahi ditudanak, baizik eta "maitasuna", filosofiaren aldetik: "errealitate ontologiko" bezala, non bakarrik maitalearen onura kabitzen baita: benetazko maitasuna "efusiboa" da, hortaz, ikuspuntu honetatik, guztiz "libre" uzten dena "eduki" daiteke soilik.

    Baina, batzuek esango dute hau filosofia dela, eta bai, egia da... filosofia da, zorionez! Niri gustatuko litzaidake bortizkeriaz edo heriotzaz tratatutako emakume horiei omenaldi apal bat egitea. Baina, pixka bat beranduago izango da, ondorengo testu batean... zeren orain pausa bat egin behar dut eta.

    Eta itzuli baino lehen, ohar hau utziko dugu:

    Oharra: gure maitasuna "Marianne"ari ere eskaintzen diogu, Frantziaren sinbolo maiteari:




    0 0
  • 11/19/15--02:13: HIZKUNTZA-EKOLOGIA



  • Ekologia
    Haeckel biologo alemaniarrak erabili zuen lehenengoz termino hau XIX. mendean. Izaki bizidunen banaketa, ugaritasuna eta bizi baldintzak (ekosistema) biltzen zituen kontzeptuak, eta zientzia guztiak bezala deskriptiboa zen. Garapen azkarra izan zuen kontzeptuak eta ehun urteren buruan, ekologia ekologismo bilakatu zen. Hau da, zientzia deskribatzaile huts izatetik galerari erantzun beharra bere baitan jasotzera pasatu zen.
    Garai bertsuan, ekologiatik ekologismorako saltoa egin zenean, alegia, Hizkuntza-ekologiaz hitz egiten hasi zen Haugen hizkuntzalaria XX. mendearen amaiera aldera. Berak hitzez hitz hartu zituen ekologiaren funtsak hizkuntza-ekologiara ekartzeko eta hizkuntza bere testuinguruan, bere ekosisteman aztertzen hasi zen.
    Praktika ekologikoak inguruneak babesteko edo sustatzeko neurriak hartzen ditu. Giza garapen eredua kolokan jartzen du eta alternatibak proposatzen ditu. Horrek guztiak bakoitzarengan du eragina, behar orokorra norbanakoaren gainetik jartzen baita. Norbanakoaren praktikak mundu mailako testuinguruan du zentzua eta alderantziz.
    Gaur egun, iraunkortasunaz hitz egiten denean hiru parametro hartzen dira kontuan; ekonomia, ingurumena eta giza garapena. Ikuspegi globala da, hirurak uztartuta hartzen dituena. Eta gizartearen garapen horretan, hain zuzen ere, dauka bere lekua kultura aniztasuna babestu beharrak. Tokian tokikoa babestu, homogeneizazioaren aurrean, aniztasunaren balioa, identitatearen balioa aldarrikatu.
    Ekologismorako saltoan bi ideia nabarmentzen dira: alde batetik garrantzia handia hartzen du iraunkortasunaren ideiak, denboran irauteak, hurrengo belaunaldiari zer uzten zaion. Momentuko interesen gainetik ondorengo belaunaldia gailentzen da. Eta beste aldetik, norbanakoaren praktikak mundu mailako egitura izan dezakeela planteatzen da, hau da, norberaren jokabideak eragina duela mundu mailan eta alderantziz ere bai. 


    Hizkuntza-ekologia
    Zer da hizkuntza-ekologia? Zientzia bat da ekologia bezala, eta hizkuntza du aztergai, bi bidetatik batez ere; hizkuntza bere testuinguruan, bere ekosisteman, bere hiztun komunitatean, hurrengo belaunaldiari begira alde batetik, eta bestetik, hizkuntzak ukipen egoeran, hau da, hizkuntzen arteko harremanen bidetik. Zientzia denez, fenomenoak deskribatzen ditu, baina ez da nahikoa, hori hizkuntzalaritzak egin izan baitu lehendik ere. Hizkuntza-ekologiaren ekarpena balio etikoak gehitzea da:
    - Aniztasunaren balio unibertsala: gai honen inguruan eztabaidak egon diren arren, oro har onartuta dago berezko balio duela.
    - Berdintasunaren printzipioa: Egoera ezberdinean dauden hizkuntzak berdin tratatzea ez da berdintasuna, bidegabekeria da. Beraz, zilegi da hizkuntza gutxituen aldeko neurriak hartzea, ekitatea lortu behar da. Horrek guztiak hizkuntza hegemonikoetako 
    hiztunei ere eragiten die, ekologiak bezala. Ideia hau oso garrantzitsua dela esan eta asko azpimarratu zuen Belenek.
    Hala ere, deskripzioan ezin gara gelditu, ekin egin behar da, eta horretan asko dugu ikasteko ekologismotik. Orain artean ere ekin izan da, Belenek ez dio orain arteko soziolinguistikari baliorik kentzen, baina hizkuntza-ekologiak beste balio erantsi bat ematen dio, mundu mailan, hizkuntza gutxituen komunitatean eta norbanakoen mailan eragiteko.
    Zer da ekosistema hizkuntzaren kasuan? Hau da, zein elementu dira, denak bilduta, hizkuntzak irautea eragiten dutenak?
    - Babes ofiziala: oso garrantzitsua da baina ez du politikatik bakarrik ikusten babes ofizial hori, baita ere hedabide, hizkuntza, industria…
    - Estatusa; Hemen ere politikak baino gizarteak berak hizkuntzari ematen dion estatusari buruz ari da, esparru ekonomikoan, prestigio mailan…
    - Demografia: Hiztun kopurua bai, baina batez ere kopuru hori non kokatzen den, zein eremu geografikotan, immigranteak edo emigranteak dauden…
    Horiek guztiek osatzen dute gutxienik hizkuntzaren ekosistema, faktore horien baturak ekosistema bat irudikatuko du Euskal Herri mailan; baina maila mikroagora jaisten bagara beste baldintza batzuetan dauden ekosistemak aurkituko ditugu: herri euskaldunetan, hain euskaldunak ez diren eskualdeetan…
    Belenen arabera, bioaniztasunaren galeraren inguruan gizartean dagoen sentsibilizazioa handia da, hizkuntzen galeraren aurrean dagoena aldiz, hutsa. Hizkuntzak inoiz baino azkarrago ari dira galtzen, aditu batzuen arabera XXI. mendean gaur egungo hizkuntzen %90 ere galduko dira. Bioaniztasuna galtzea larria da, eta aldiz kultura eta hizkuntza galtzea ez? Nola liteke hori?

    Nola eragin?
    Belenek Mikel Zalbide aipatu zuen, hark esaten omen du galdera egokiak egitea funtsezkoa dela eta galdera egoki bat izan litekeela: “Zein neurrik ziurtatzen du ongien ahuldutako hizkuntzaren belaunez belauneko transmisioa?
    Hor berriro ageri da hurrengo belaunaldiari euskara uztearen garrantzia, belaunez belaun transmititu izan baita orain arte. Hala ere, gaur egun badira beste modu batzuk ere hori lortzeko, transmisio horizontala esaterako, sozializazioaren bidezko transmisioa, eskolaren bidezkoa… Euskara etxetik jaso ez dutenak asko dira eta, gaur egun.
    Hori horrela izanda, eragiterako orduan badira printzipio garrantzitsu batzuk kontuan hartu beharrekoak; aurrez aipatutako aniztasunaren balio unibertsalaz eta berdintasunaren printzipioaz gain, Belenek garrantzia handia ematen dio subsidiaritate printzipioari; alegia, hizkuntza gutxituak egin dezakeena ez dezala egin kanpoko hizkuntza batek edo hizkuntza handiago batek. Eta horrekin batera gizarte erantzukizunaren kontzeptua aipatzen du, beren ustez bada garaia erakunde pribatuak 
    ere jabetu daitezen beraiek ere badutela erantzukizuna gizarte mailan eta zentzu horretan eragiten has daitezen.
    Hizkuntza-ekologiaren aplikagarritasunari begiratuta, hiru arlotan ikusten du garbi-garbi:
    - Herri Administrazioan: hizkuntzen plangintza egiterako orduan, bai lurralde osoan baina baita herriz herriko plangintzetan ere.
    - Gizarte eragileen artean: kultura, hezkuntza…
    - Norbanakoaren ikuspegitik: Bakoitzak aztertu dezala bere ibilbide linguistikoa, zenbat hizkuntza erabiltzen ditugu eta zein da bakoitzari ematen diogun funtzioa (subsidiaritate printzipioarekin lotuta).
    Bukaerara iritsita hitzaldia biribiltzeko, beretzat azpimarragarrienak ziren ideiak laburbildu zituen:
    - Iraunkortasuna: hurrengo belaunaldiei utzi behar zaie guk daukaguna.
    - Aniztasunaren balio unibertsala; ideia hau zabaldu eta garatu behar da.
    - Berdintasunaren printzipioa; oso sendoa neurriak hartu ahal izateko.
    - Ekologiaren diskurtsoaren aprobetxamendua.
    - Subsidiaritate printzipioa; oso eraginkorra gauzak aldatzeko.
    - Militantzia eta ekintzailetasuna.
    - Norbanakoaren portaeran mundu mailan eragina duela jabetzea.
    Orain arte egindako guztiak gutxietsi gabe, Belenen iritziz aurrerantzean hizkuntza-ekologiak balio erantsi bat eta printzipio aprobetxagarri asko ekarri liezaioke hemendik aurrerako hizkuntza plangintzari. Izan ere, bakoitzak arrazoi eta motibazio diferenteak izan litzake euskara ikasteko, baina denon artean euskara hurrengo belaunaldiei pasatzea lortu behar dugu.

    Belen Urangak  Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren artikulua

    0 0

    Orain dela gutxi arte, zientziak ez zuen emoziorik kontuan hartzen. Gaur egun, berriz, neurozientziari esker, jakin badakigu emoziorik gabe ez dagoela adimenik eta edozein momentutan, hartzen ditugun erabaki guztiak emozioekin loturik daudela. Bideo honetan , Antonio Damasiok azaltzen du nola dauden erlazionaturik garuna eta emozioak, hain zuzen ere, nola kanpoko estimulu batek, gorputzean emozioak sortzen, sentimenduak eragingo dituen.

    0 0
  • 11/20/15--02:37: "AHOTSA ZEURI ZOR DIZUDANA"



  • Para algunos expertos , Pedro Salinas (Madrid, 27 de noviembre de 1891 – Boston, 4 de diciembre de 1951) ha sidoel escritor e intelectual, perteneciente a la Generación del 27 , que con mayor profundidad ha cantado al Amor en la literatura del s. XX: LA VOZ A TI DEBIDA se titula la que es quizás la más conocida de sus composiciones.

    Por otra parte, Daniel Lumbini es un artista, pintor y fotógrafo, que ha representado en numerosas ocasiones el tema de la mujer maltratada.  A mí me conmueve especialmente esta imagen:





    Parece una muñeca rota, una niña, pero también una mujer, incluso una señora que podría tener muchos años, un poco atemporal, por el sufrimiento padecido, algo tétrica, viva pero muerta…, con la vida partida por el horror y la sinrazón, algo que nunca hubiera creído, pero que le sucedió, acongojada y llorosa, seguramente muy amada por sus padres, como sólo un padre y una madre pueden amar, aunque a veces sean precisamente los malos tratos mamados en casa los que fomenten los malos tratos posteriores, también querida y apreciada por sus maestr@s que deseaban para ella un futuro de libertad y felicidad, alguien, una mujer, que vivía aislada, impotente, amenazada, golpeada, insultada, y que, según psicólogos especialistas,  hasta podía albergar un cierto sentido de culpabilidad que no tenía ningún sentido, por si fuera poco… alguien, una mujer a la que finalmente mató quien le quería infligir el mayor daño, que no la quería en absoluto y que era al mismo tiempo ése en quien en un tiempo había depositado toda su confianza…
    Como profesora que soy, me hubiera gustado tener la certeza de que hubiera sabido que no estaba sola, que había médicos, abogados, colegas, personas de buena fe, hombres y mujeres, dispuestos a ayudarla…, pero siempre queda una infinita pena y vence el estupor…

    Hay unos versos del poeta Pedro Salinas que me gustaría escribir aquí como un pequeño homenaje a estas mujeres maltratadas o asesinadas. Dice así:

    ¡Ay, cuántas cosas perdidas
    que no se perdieron nunca!
    todas las guardabas tú.


    0 0

     

     Hona hemen Mar Romerari egindako elkarrizketaren zati bat ( Magisterio).

     

    ¿Qué nivel de desarrollo y de introducción en los centros educativos tiene la Inteligencia Emocional? 

     

    Cada escuela se plantea como acompañar al niño y a la niña en su desarrollo integral, es el diseño de un encuentro, entre el proyecto de vida y el proyecto educativo de cada escuela, y esto no es pensable sin una “educación afectiva” y una “educación del afecto” Con poco más de un metro de altura, el mundo no cabe por los ojos de nuestros niños y niñas, y sin embargo ellos aún confían en que todo lo que necesitan saber en la vida llegará a su cabeza y a su corazón de la mano de su maestra o maestro o de sus familias. Los centros educativos deben ser un “lugar” cercano, familiar, seguro, que le ayude a los niños y niñas a descubrir cual es su lugar en el mundo, afianzando su ser como personas, desde los aciertos y los errores, con ensayos y ensayos, miradas y manos llenas de muchos “tú puedes” y “esfuérzate”, porque se trata de una conquista personal. Como cada escuela introduce esto no tiene una respuesta homogénea, hay tantas realidades diferentes como centros. 

     La escuela debe “pensarse” para compensar lo que no se da de manera natural. Dice Goleman que si la inteligencia emocional se siguiera desarrollando en la calle no sería necesario introducirla en la escuela, pero resulta que la calle “ha sido cerrada” para la infancia vive en “campos de concentración de ricos”; esta sobreprotección deriva en una inutilidad emocional para enfrentarse a la vida. Este es el motivo de que sea necesario introducir la inteligencia emocional en el curriculum, en la escuela. Mi padre iba a la escuela para aprender a leer y a escribir, mi hija va a la escuela para aprender a vivir. En la actualidad la inteligencia académica no garantiza el éxito de las personas, ni personal ni profesionalmente hablando. 

    Cuando en la escuela se habla del desarrollo integral del alumnado “suponemos” que se incluye la dimensión emocional, artística, natural y tantas otras que integran el TODO de un ser humano… pero… lo cierto es que entre las paredes de los centros docentes y entre las hojas de los libros en muchas ocasiones no conseguimos pasar de “las raíces cuadradas” o del “tiempo subjuntivo”… 

    La respuesta a esta pregunta es triste: el que cada maestro o maestra quiere… 


    0 0

    ¿QUÉ ES MINDFULNESS?
    El Mindfulness es una capacidad universal básica de los seres humanos que se fundamenta en la posibilidad que tenemos para poder ser conscientes de los contenidos de nuestra mente instante a instante. Dicho se manera sencilla, es la práctica de la autoconciencia a través de la concentración mental.
    Desde una perspectiva científica hay un consenso al definir el Mindfulness como una función mental que nos permite mantener el foco de nuestra atención en una experiencia inmediata del presente.
    El Mindfulness dista mucho de ser una técnica o función mental nueva, puesto que los primeros vestigios escritos se encuentran dentro de la milenaria psicología Budista (500 A.c.)
    Hay dos premisas que han de cumplirse para que haya Mindfulness
    • Que seamos conscientes de lo que está ocurriendo en el presente inmediato, a saber, en el aquí y en el ahora.
    • Y que seamos capaces de detectar cuáles son las vivencias emocionales de ese momento presente, es decir, cómo se viven esas experiencias.


    ¿QUÉ APORTA MINDFULNESS  AL TRASTORNO POR DÉFICIT DE ATENCIÓN?

    L@s niñ@s con TDA tienen dificultades para mantener la atención por periodos prolongados de tiempo y dificultades  para dirigirse a las metas y consecuentemente presentan un comportamiento inatento, impulsivo e hiperactivo. La meditación Mindfulness es un estado en el que el practicante es capaz de mantener la atención centrada en un objeto por un periodo de tiempo teóricamente ilimitado.

    “Todas las decisiones que toman l@s chic@s en su vida cotidiana –desde elegir el gusto del postre hasta si hacen los deberes o juegan a la Xbox– ponen a prueba una función mental llamada control cognitivo, que es la capacidad de concentrarse en una elección principal mientras se ignoran otros impulsos”, explica Goleman.

    “Una corriente de investigación creciente sugiere que fortalecer este músculo mental, con ejercicios o meditación, puede ayudar a chic@s y a adultos a manejar el trastorno por déficit de atención.” Goleman afirma que los ejercicios mentales se pueden encarar de la misma forma que se encaran los físicos en un gimnasio. El uso de Mindfulness  hace trabajar las mismas zonas del cerebro que muestran actividad reducida en el TDA”.

    Al practicar Mindfulness estamos:


    1. Entrenando y Fortaleciendo la Atención. El primer y más obvio beneficio de Mindfulnesspara l@s niñ@s y adolescentes con TDA es la posibilidad de mejorar la atención de manera natural. De hecho, la base de las distintas prácticas y ejercicios de Mindfulness es el entrenamiento de la atención…

    2. Reduciendo el Estrés. Y el estrés es íntimo amigo del TDAH. Mindfulnesses un excelente antídoto para el estrés por dos razones:

    • La práctica en sí ayudan a calmar la mente, “bajar las revoluciones” y darnos un descanso en medio del ajetreo del día a día.

    • Al desarrollar la habilidad de estar más presentes y atentos, podemos actuar también con mayor consciencia y claridad mental.

    3. Fortalecimiento del Sistema Inmune. En un estudio pionero, se observó un efecto potenciador del sistema inmune y su capacidad de combatir las enfermedades, solo después de 8 semanas de entrenamiento.

    4. Mayor Equilibrio Emocional. Y Mindfulness es una forma excelente de desarrollar una mayor regulación emocional. No solo se puede aprender a manejar mejor las emociones “negativas” (y actuar con mayor inteligencia emocional y habilidad, aun en su presencia), sino que además se puede ser más feliz.

    5. Reducción de la Ansiedad. Esto es algo MUY importante a tener en cuenta ya que la mayoría de l@s niñ@s y adolescentes TDAH presentan también trastornos de ansiedad.

    6. Prevención de la Depresión. Este punto es muy importante ya que la depresión es también una frecuente compañera del TDA. 


    ¿POR QUÉ SE INTERVIENE CON LA FAMILIA Y EL PROFESORADO?

    El propósito de esta intervención con las familias y profesorado es ayudar a motivar a los padres-madres, profesorado y niñ@s a realizar los ejercicios de meditación. L@s niñ@s han de ver una actitud muy positiva en los padres y profesorado respecto a la meditación, En el caso de las familias, practicarla juntos, buscar ejercicios nuevos para hacer, dedicar un espacio de tiempo al día a meditar. En el caso del profesorado, descubrir momentos claves del horario escolar en los que la meditación favorezca el entrenamiento de la atención y el desarrollo de la inteligencia emocional
    Cuando se enseña a meditar a l@s niñ@s hay que hacerlo con sensibilidad y prudencia; tienen que hacerlo de forma voluntaria y que comprueben por sí mismos si estas técnicas consiguen resultados positivos o no; hay que transmitirles el valor de la meditación, incluso explicarles los cambios que se producen en el cerebro. Es importante explicarles que la meditación es como recorrer un camino que nunca han hecho y que cada vez que se hace el mismo camino se hace más fácil. Que a l@s niñ@s les gusta y ayuda la meditación es bien sabido; disminuye la ansiedad, depresión y mejora el rendimiento escolar.





    0 0



    "Sei Kapela Pentsatzeko" 

     

     

    Edward De Bonok sortutako komunikazio teknika hau ikuspegi ezberdinetatik arazoen analisia eta ebazpena errazteko  erabiltzen da mundu osoan. Teknika honek, alboko pentsamendua lantzen du.  Egilearen ustez , proposatzen duen metodo honek  modu eraginkorragoaz pentsatzen laguntzen digu.

     

    Sei kapelak, sei pentsamendu era ordezkatzen ditu...



     




    Teknika  hau gauzatzeko  hona hemen ariketa batzuk:

    "Ejercicios de pensamiento lateral"Paul Sloane



    " se c


    0 0



    Hamar urrats hizkuntza biziberritzeko


    Bat: Egin berba euskaraz mundu guztiarekin: familiarekin, lagunekin, kalean aurkitzen dituzunekin…
    Bi: Errespeta itzazu euskaraz berba egiten dutenak, beraiek zure hizkuntza errespetatzen duten bezala.
    Hiru: Izan zaitez fidela gure hizkuntzarekin. Jarraitu erabiltzen, euskaraz erantzuten ez badizute ere.
    Lau: Norbait euskaraz egiten saiatzen bada, ez da bere ahalegina eskertzen duzula erakusteko modu hoberik normaltasunez euskaraz berba egiten jarraitzea baino.
    Bost: Hartu ohar guztiak, mezu elektronikoak, gutunak… euskaraz idazteko erabakia.
    Sei: Beharrezkoa balitz, euskaratu ezazu zeure izena eta berreskuratu abizenaren euskal grafia.
    Zazpi: Harpidetu zaitez euskarazko argitalpenetara. Irakurri liburuak, joan antzerkira, kontzertuetara, bisitatu web atariak… euskaraz.
    Zortzi: Eskatu administrazioari eta bezero zaituzten enpresa guztiei euskaraz (eta modu atseginean) har zaitzaten.
    Bederatzi: Zure ohiko hizkuntza gaztelera edo frantsesa bada, eta ez bazara egunerokotasunean euskaraz aritzeko kapaza sentitzen, (gutxienez) agertu ezazu hizkuntzarekiko jakinmina eta begirunea.
    Hamar: Beti erdaraz berba egin duzun egoeratan euskaraz berba egitea nekeza egiten bazaizu, saia zaitez egoera berrietan euskara erabiltzen, eta horrela, ohitura hartzen joango zara.

    “Dez pasos para revitalizarmos o galego”legez aurkezten bazaigu ere –A Mesa por la normalización lingüística elkarteak aurkeztua-, jatorri alemaniarra duen Tilbert D. Stegmannkatalanistarena ei da dekalogo originala.




    0 0
  • 12/17/15--03:22: AGURRA UNIBERTSITATEARI?
  • Alguna vez el escritor Borges mencionó que todos los seres humanos nacían platónicos o aristotélicos, que todo estaba en Platón y en Aristóteles, dando cuenta con ello de una tensión que ha marcado la historia de las ideas en el mundo civilizado desde sus inicios. En efecto, si Sócrates descubre la “razón” como instrumento de conocimiento, Platón y Aristóteles, maestro y discípulo respectivamente, construirán sendos sistemas filosóficos que se hallan en la base de posteriores creaciones intelectuales que conforman nuestro saber.  Puestos a resumir mucho, sin duda en exceso, quizás necesitaríamos también a un Nietzsche, completamente contrario al Ágora, pero referido substancialmente a ella, para explicar muy brevemente las líneas fundamentales  del pensamiento clásico o del pensamiento referido a lo clásico.






    Detalle



    En el cuadro de “La escuela de Atenas” (1510-11), de Rafael  Sanzio,  aparecen los filósofos de la Antigüedad (destaca también la infortunada Hipatia) y otros : Platón con el rostro de Leonardo da Vinci,  señalando hacia arriba, hacia el mundo de las ideas, con el diálogo-tratado Timeo en su mano izquierda, y su discípulo Aristóteles, señalando a la tierra, a la realidad, y con un libro de Ética en la otra mano.  Es decir, estos grandes maestros ya se referían a una tensión, entre las ideas y la realidad, que aflora en toda la historia del pensamiento. Y, sin que fueran óbice en modo alguno las diferencias de sus respectivos sistemas intelectuales (Platón “mira” la realidad desde dentro, mientras que Aristóteles lo hace desde fuera),  entre ellos se llevaban bien: eran maestro y discípulo, y también representaban, comoen la amistad, cierta indisolubilidad en sus lazos.

    Asimismo ha sido tradicional en nuestras Universidades  la división entre Ciencias y Letras, entre Técnica y Humanidades… , que conferían a la institución la esencia de "alma mater".  Parece, sin embargo, que sobre esta división en equilibrio, que no impide, por supuesto, la interdisciplinariedad, sino que, bien entendida, la alimenta, se cierne un peligro, también globalizado (son, además, tiempos de primacía tecnológica, con todas las ventajas que ello conlleva, pero también inconvenientes si no se actúa con criterio),  un peligro en perjuicio de las Humanidades. El profesor de Recursos Humanos de la Universidad de Alcalá de Henares, Ignacio García de Leániz  Caprile, dice que no sólo el gobierno de Japón, sino también el de los Estados Unidos (así pues, Oriente y Occidente), han tomado medidas para potenciar  los estudios de ciencias, tecnología, ingeniería y matemáticas, en detrimento de las humanidades, a las que consideran carentes de utilidad y responsables hasta de las crisis económicas.
    ¿Privaremos, pues, a nuestros alumn@s del acervo cultural que les corresponde y al que tienen derecho moral y jurídico? (con las consecuencias que de este vacío o de esta falta de anclajes  se pueden derivar)?; ¿es el fin de las “ciencias del espíritu”, como dice el profesor de Alcalá mentado? ; ¿es, pues, el “adéu” a la propia Universidad, como afirmó, primero en catalán, el profesor Jordi Llovet?
    Yo no lo quiero creer: es más, considero que no debo creerlo. Pues se trata de un equilibrio consubstancial en el ser humano y, si falta o está empobrecida una parte, no dejará de existir, aunque, como decía también el filósofo, existirá en el modo concreto de la ausencia, o, “porque se note dolorosamente su falta”.
    Voy a celebrar, si se me permite, la figura literaria de Jorge Luis Borges, quien nació en Buenos Aires y está enterrado en Ginebra (esta vez serían el Norte y el Sur unidos en una biografía ya globalizadora, un poquito anterior, si se me disculpa, al efecto "supra" producido por las nuevas tecnologías), con la imagen dramática de un garboso tango, lleno de tronío.


    0 0



    Ikasturte honetan ereIrakurbentura proiektuari ekin  diote Cruces BHIko 2. mailako ikasle eta irakasleek.

    Proiektua orain dela 2 urte sortu zen Begoña Marqués eta Teresa Villamor institutuko irakasleen eskutik hizkuntza gaitasuna era erakargarri eta esanguratsuan lantzeko asmoz. Horretarako, haien ikasleakArteagabeitia eskolako 5 urteko umeen tutore bihurtu ziren hainbat jarduera prestatuz eta ikasturtean hiru topaketetan burutuz.

    Aurten Ibaibe ikastetxera zabaldu da proposamena eta abenduan bi ikastetxetan lehenengo topaketak izan ditugu .

    Balorazioa ezin hobea izan da eta hurrengo topaketa izateko gogoekin agurtu genuen elkar.

    Proiektuaren garapena:

    1. Ekintzak antolatzeko koordinazio saioak . Partaideak Ikastetxeko 5 urteko tutoreak, institutuko irakasle arduradunak eta Berritzeguneko HH-LH aholkulariak izan gara.

    2. Institutuko 2. mailako ikasleentzako formazio saioa 5 urteko umeen ezaugarriei buruz HHko aholkulariaren eskutik.



    3. Jardueren eta baliabideen prestakuntza institutuan.

    4. Elkar ezagutzeko bideoak grabatu eta trukatu.

    5. DBHkoek Haur Hezkuntzako umeei bisita iragartzeko gutuna idatzi.

    6. Lehen topaketa gauzatu.



    Informazio gehiago IES Cruces blogean: Arteagabeitia HLHI - Ibaibe HLHI eta Arteagabeitia eskolako blogean



    0 0
  • 01/22/16--01:30: Mateabentura 2015-2016
  • Ikasturte honetan ere mateabentura proiektuarekin jarraitzen dugu. Aurten, EL Pilar ikastetxeaz gain Juan Ramon Jimenez eskolak ere parte hartu du. Cruces BHIko ikasleak dira ikasleen irakasle lanetan aritu direnak. Horretarako, hainbat lan egin dira materiala prestatzeko eta irakasle rola barneratzeko.

    2015eko abenduaren 10 eta 14an lehenengo topaketa burutu ziren El Pilar eta Juan Ramon Jimenez ikastexeetan eta bietan harrera ona izan du abenturak.

    Topaketak izan baino lehen elkar ezagutzeko bideoaurkezpena bidali zioten elkarri.


    Talde txikietan aritu ziren lanean eta adostuta zeuden bi jarduera egin zituzten: Braille idazkera sistema eta tangram-ak egiten ikasi zuten.

    Aipatzekoak dira esperientzia honen ekarpen hezitzaileak: ikasle nagusien jabekuntza, jardueraesanguratsu eta motibagarria, Vigotsky-k zioen “garapen hurbileko eremuan sortzen den ikas-irakastea”, ikastetxeen arteko elkarlana ikas-egoeratan...

    Parte hartzaileen topaketaren ebaluazio positiboa izan da eta hurrengoan berriro elkarrekin ikasteko prest daude.

       
    Proiektuari buruzko informazio gehiago izateko : ARBELA, 47. zbka. 31. or. 


     IES Cruces BHIko Youtube kanaletik hartua

    Ikastetxeen kronikak haien blogetan:

    El Pilar HLHI

    Cruces BHI


    0 0

    Nació como tantos grupos, desde el amor por la música y el afán  de superación. Los ensayos no son diferentes a cualquier otro,  lo que marca las jornadas son el interés y profesionalidad demostrada con las repeticiones que sean necesarias de cada uno de los temas.

    Pero lo que engrandece a esta agrupación es que está formada por 12 chaval@s con síndrome Down.
    El proyecto surgió en 2011  de la mano de madres y padres de est@s chaval@s que son componentes de diferentes grupos de música.El nombre lo tomaron del cromosoma 21 "ése que hace que las personas con síndrome Down sean lo que son:personas que necesitan expresarse,divertirse,comunicarse y en definitiva, hacer lo que todos deseamos y amamos.Más adelante se fueron sumando  otr@s músic@s voluntari@s, pero l@s verdader@s protagonistas son: Maite, Aitor, Igor, Ibai, Gonzalo, Ramón, Lorea, Leire y Diego.

    Este tipo de experiencias nos hace reflexionar y nos anima a seguir creando espacios donde seamos como seamos o vengamos de donde vengamos, compartamos afinidades.




    0 0
  • 01/31/16--22:00: #auKEratopaketa16

  • Sarrera honetako izenburua Aukera Jardunaldiaren  Twitter-en izandako hashtag da. Kristau eskolak antolatua, eta aulaBLOG elkarteko kolaborazioarekin, urtarrilaren 29an, Deustuko Unibertsitatean, berrehun lagun elkartu ziren egun osoko formazio-topaketan parte hartzeko.

    Aukera lehen jardunaldia 2015ean izan zen. Horretan, digitalizazioarako Aukera ekimena aurkeztu zen.
    Erraz uler daiteke aurtengoetan ere XXI.mendeko irakaskuntzaz aritzea. Goizean , Jordi Adell, @jordi_a, hasierako hitzaldiaz arduratu zen. Barakaldon ezaguna da, 2010ean gure 24.Jardunaldi pedagodikoetan (Jardunaldi Nagusian) egon bait zen. Aukera topaketan egon zirenek (eta Twitter-en bidez enteratu ginenok ere)  Jaume Igoko irakaslea zuzen eta egoki aritu dela badakigu:
    Idea clave: La innovación didáctica no es sólo una cuestión "de aula" o del docente, sino también del centro y del sistema.
    Mikel Agirregabiriaren eskutik, bideo honetan duzue Adell-en hitzaldiaren zatia.

    Goizean ere Juanfra Álvarez (@juanfratic ), kimikan litzentziatua eta, twitter-eko profilean adierazten duen bezala, irakasle bokazioz, "Innovación educativa, acción activa" bere hitzaldian, hainbat gako proposatu zituen:
    "El centro ideal es aquél en el que el alumnado diría ¡por fin es lunes!"
    "Si queremos llegar a los/as alumnos/as debemos conocer sus intereses"
    "En educación , hay que dejar de dar respuestas y pasar a aprender a hacer(se) preguntas"
    Hitzaldiak eta gero, ikastetxeetako esperientziak aurkeztu ziren pechakucha formatuan:  Red La Salle2- Colegio Jesús María (Bilbao), Karmengo Ama Ikastetxea (Amorebieta), Amor Misericordioso (Bilbao), Esclavas SC – Fátima,  Colegio Padre Andrés Urdaneta, Egibide, SUMMA Aldapeta eta Hijas de la Cruz (Renteria)

    Arratsaldean, hainbat tailer egin ziren, beste batzuen artean, aulaBLOG-en kideek prestaturikoak:
    • Félix Elejoste--Moodle
    • Ricardo Ibarra -- Classroom: el ‘Entorno Virtual de Aprendizaje’ de Google Educación
    • Marcos Cadenato / Maru Domenech -- Primeros pasos con el blog: usos didácticos
    • José Mari Macías -- Crumble
    • Jon Bustillo / Pablo Garaizar -- Scratch
    • Garbile Larralde -- Visual Thinking
    • Mª Luz Guenaga -- Make World: STEM y programación
    • Isidro Vidal -- Ideas para mejorar la productividad y gestión de tareas
    • Merche Jimeno -- Electrónica creativa en primaria
    • Juanfra Álvarez --  Portfolio digital docente
    • Berta Martínez -- eXelearning
    • Marisa Berdasco / José Manuel López -- Geogebra en el aula
    • Nere Inda -- Empezar con las TIC en infantil



    0 0

    Urtero bezala, otsailean, JEDIak izango ditugu Deustuko Unibertsitatean. Etapa guztietako irakasleei zuzendua (baita irakasle izango direnei ere), aurten irakasleen PLE -a izango da ardatza. Otsailaren 25 eta 26an, 15:30etatik 19:30era, Deustuko Ingenieritza fakultatean egingo dira.

    Aurten zortzigarren edizioa izango da, Cátedra Telefónica – Deustok antolatua Aulablog elkartearen kolaborazioarekin.

    Ostegunean, Néstor Alonsok (twitter.com/nestomatic), lehen hezkuntzako irakasleak, hitzaldia eskainiko du, "ikasteko ingurune pertsonala" gaiaren inguruan. Ostiralean, ikastetxeetako esperientziak entzuteko aukera izango dugu. Esperientziaren bat aurkeztu nahi izatekotan, jardunaldien blogan harremanetan jar zaitezkete arduradunekin.

    Kafe ostean, bi egunetan,  hainbat tailer antolatuko ditugu Aulablogekoek:
    • Evernote, por Josu Garro (solamente el jueves).
    • Flipped classrooms, por Maru Domenech (solamente el jueves).
    • Book Trailers, por Mar Pérez, Adela Fernández, Irene González y Marcos Cadenato (solamente el jueves).
    • Visual Thinking, por Garbiñe Larralde (solamente el jueves).
    • Curación de contenidos (en castellano), por Berta Martínez (solamente el viernes).
    • Curación de contenidos (en euskera), por Asier Astigarraga (solamente el viernes).
    • Google Classroom, por Juan Carlos Guerra (solamente el viernes).
    • Trastea.club, por Mª Luz Guenaga (solamente el viernes).
    Doan da izena ematea baina ezinbestekoa egitea parte hartzeko tailerretan.
    Animatzen zaituztegu parte hartzen, ikasteko aukera ederra izango duzue eta baita zuek bezalako irakasle proaktiboak ezagutzeko aukera ere bai.

older | 1 | 2 | 3 | (Page 4) | 5 | 6 | newer